Zenbait material dituzu eskuragarri, ulertzeko, hitz egiteko eta emakumeen gorputzak zein lurraldeak zeharkatzen dituzten indarkeriei aurre egiteko. Hezitzaileentzat, aktibistentzat eta justizia globalarekin konpromisoa daukan edonorentzat daude diseinatuta
Ahotsak eta Eskubideak: KEDeko Emakume Bizirauleen Errealitatea
Hezkuntza-gidaliburua
Gidaliburuak tresna didaktikoak eskaintzen ditu, partaidetzaren ikuspegitik Lanbide Heziketa Soziosanitarioko ikasleek osasunerako eskubideari, sexu-eskubideei, ugalketa-eskubideei eta giza eskubideen defentsari buruz ikasi dezaten. Jarduerak beste hezkuntza-maila batzuetara ere egokitu daitezke; esate baterako, DBH, Batxilergoa edo goi-mailako hezkuntza.
Biziraun dugun emakumeok
Ikus-entzunezkoa
Dokumental honetan, Kongoko EDeko sexu-indarkeriako sei emakume bizirauleren ahotsa azaltzen da, eta agerian uzten du nolako indarra duten Kongoko emakumeek euren duintasuna defendatzeko eta euren bizitzak berreratzeko orduan.
Wakubenga
Komikia
Baliteke Euskadiko eta Kongoko Errepublika Demokratikoko errealitateak uste baino hurbilago egotea? Komiki honen bidez jakin ezazu, bertan Judithen eta Hodeiren bizitzak gurutzatzen direlako mugak gainditzen dituen kontakizunean.
Erakusketa
Exposición
Erakusketa birtual honetan, Hego Sudanetik etorritako eta Kenyan errefuxiatutako zenbait bizilagunen bizitzaren, duintasunaren eta elkarbizitzaren historiak daude ikusgai.