Hasiera - Tatu-lotura
Hasiera

Osasuna, loturak eta eraldaketa

Erabat desberdintasunezkoa den munduan, oraindik ere emakumeek eta neskatilek hainbat eta hainbat indarkeriari aurre egin behar diete, eta egoera larriagotu egiten da gatazken, nahitaezko lekualdaketen eta osasun-zerbitzuak eskuratzeko zailtasunen ondorioz.

Farmamundin, bete-betean lan egiten dugu, indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea bermatu ahal izateko, Euskaditik Afrikaraino. Horretarako, benetako aliantzak eta eraldaketak ehuntzen ditugu.

Tatu-lotura bi hizkuntzatatik eta hainbat lotunetatik datorren hitza da: tatu (“hiru” da swahilian) eta lotura (“lotunea” da euskaraz). Hitz horren bidez, izena ematen diogu gure lana lotura hirukoitzaren ikuspegitik biltzen duen eremuari: ekintza humanitarioa, garapenerako lankidetza eta bakearen eraketa.

Mugak gurutzatzen, oztopoak gainditzen

Zer zailtasuni aurre egin behar diete Erdialde-Ekialdeko Afrikako emakume migratzaile eta errefuxiatuek osasun-arreta eskuratzeko orduan?

Aurretik egindako bi ikerketa parte-hartzailetan eta Ugandan, Kenyan eta Euskadin partekatutako bizi-istorioetan oinarrituta, osasun globalerako eskubidea bermatuko duen ekintza kolektiboaren beharra aitortu eta ulertzeko ibilbideari ekin diogu.

Osasun-arreta eskuratzeko oztopoak

Nolako eragina du hizkuntzak, lege-egoerak, arrazakeriak edo eten digitalak Euskadin bizi diren emakume afrikarrek osasun-arreta eskuratzeko daukaten aukeran?

Historia eraldatzaileak

Euskaditik, Ugandatik eta Kenyatik jasotako lehen pertsonako testigantzek migratzen duten pertsonen errealitatea hobeto ulertzen laguntzen digute.

Zeure ahotsaren eta ekintzaren bidez bat egin nahi?

Banan-banan, zeure hezkuntza-zentroaren bidez edo erakunde moduan, baduzu osasunerako eskubidea defendatzen laguntzerik, eraldaketa kolektiboa delako.

Deskubritzen jarraitzeko

Gehiago ikasi

Adjumani

Gehiago ikasi

Wakubenga

Gehiago ikasi

Biziraun dugun emakumeok

Saber más

Aminata Soucko “enciende la luz” contra la mutilación genital femenina en Euskadi

Saber más

Identificamos 13 barreras que dificultan el acceso a la salud de mujeres africanas en Euskadi

Saber más

Uganda acoge un seminario internacional sobre salud y protección de la población refugiada