Osasun-arreta eskuratzeko oztopoak - Tatu-lotura
Osasun-arreta eskuratzeko oztopoak

Euskadi: ikusezinak baina egiturazkoak diren oztopoak

Euskal legeriak osasunerako eskubide unibertsala bermatzen badu ere, Euskadin bizi diren emakume afrikarrek ez dute osasun-sisteman berdintasunez sartzeko aukerarik.

Nolako eragina du hizkuntzak, lege-egoerak, arrazakeriak edo eten digitalak osasun-arreta publikoa eskuratzeko orduan?

Hori jakiteko, Euskadin bizi diren Erdialde-Ekialdeko Afrikako 19 emakumeri eta 13 profesional soziosanitariori egin dizkiegu elkarrizketak. Azterketa horren bidez, 13 oztopo handi daudela antzeman dugunez, oztopo horiek desagerrarazteko gomendioen dekalogoa egin dugu.

Emakume afrikarren ahotsak Euskadin

Azterlaneko aurkikuntzak

“Erroldaketa espekulazioaren xedea da gaur egun.”

Egoera juridikoa eta erroldaketa

“Oso frustragarria da zure arazorako irtenbidea duenarekin komunikatu ezin izatea.”

Hizkuntza eta komunikazioa

“Azken autobusa hartu behar dut. Galtzen badut, ez naiz anbulatoriora heltzen.”

Osasun-arreta landa-ingurunean eta hirigunean eskuratzeko aukera

“Sarbide digital mugatua daukat… ‘oso gutxi’ darabilt mugikorra.”

Oztopo digitalak

“Beti parazetamola… gogaituta gaude parazetamolarekin.”

Oztopo kulturalak eta mesfidantza

“Medikua ni aztertzen zebilen, baina nire bikotekideari hitz egiten zion.”

Genero-oztopoak

“Gaixorik nengoenean, ez neukan nork lagundu. Seme-alabak eta neure burua zaindu behar izan nituen.”

Laguntza-sarea eta lan-egoera

“Ez neukan agindu zizkidaten sendagaiak erosteko dirurik. Tratamendua utzi behar izan nuen.”

Baliabide ekonomikoak

“Errolda dudanean, osasun-sisteman sartzeko eskatuko dut. Orain, ez dakit nola doan hori.”

Osasun-sistemaren ezagutza eta erabilera

“Inork ez zuen ikusi depresioa neukala. Oso-oso txarto egon nintzen hiru urtetan. Bost minutu baino ez zizkidaten ematen.”

Osasun mentala

“Benetan ez dago Espainian larruazal ‘beltza’ ulertzen duen dermatologorik? Lotsagarria da.”

Gaixotasun prebalenteen inguruko osasun-prestakuntzarik ez egotea

“Garaiezinak bagina bezala tratatzen gaituzte. Emakumea, beltza, gaztea… Beraz, ezin du minik eduki.”

Arrazakeria eta bereizkeria instituzionala

“Prestatzen ari diren sanitarioei sorterrietako osasun-errealitateak irakatsi behar zaizkie. Enpatia handiagoko profesionalak behar ditugu.”

Instituzioek migratzaileen errealitatea ez ezagutzea

Eskubideen eta betebeharren titularrentzako gomendioak

Osasun-arreta eskuratzeko oztopoak desagerrarazteko dekalogoa

Lehen pertsonan

Alicek eta Sylvianek, gaur egun Euskadin bizi diren emakumeek, euren historien bidez gogorarazten digute osasunerako eskubidea defendatzea partekatutako zeregin globala dela.