Biziraun dugun emakumeok - Tatu-lotura

Biziraun dugun emakumeok

Sexu-indarkeria gaur egungo gatazka armatuetan erabiltzen den armarik krudel eta suntsitzaileenetako bat da.

Kenyan eta Ugandan errefuxiatuta dauden Kongoko sei emakume beren jatorrizko herrialdean jasan duten indarkeriak eragindako estigma fisiko eta emozionalak gainditzeko borrokan ari dira.

Biziraun dugun emakumeok kontakizun koral bat da, sexu-indarkeriak emakumeen bizitzetan eragiten dituen bizipenak eta ondorioak erakusten dizkiguna. Elkarrekin lotutako sei bizitza-istorio, beren duintasuna defendatzeagatik, beren buruaz jabetzeagatik eta beren bizitzak berreraikitzeagatik bizirik atera diren emakume horien indarra eta erabakitasuna erakusten dutenak.

Sei kontakizun, indarkeria horiek desagerrarazteko neurri sendo eta eraginkorrak hartzera behartzen gaituztenak. Indarkeria horiek, sistematikoki, bizitzen dituzte emakumeek eta neskek gerra-testuinguruetan. Erasotzaileen zigorgabetasunaren aurrean, basakeria gizartean ezartzen delako eta egunerokotasunaren parte bihurtzen delako.

Noiz arte utziko dugu hau gertatzen?

Dokumentala

FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Biziraun dugun emakumeok.
Protagonistak: Jeanine Nyiramenyana, Cecilia Mutimukei, Elyseen Mbuyi Mufuta, Diana Muhindo, Matesera Kwizera, Rafiki Bichacha.
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 25 min
Urtea: 2023
Zuzendaritza: Itxaso Díaz
Kamerak: Raúl Fernández de Pinedo eta Itxaso Díaz
Produkzio exekutiboa: Trini Anguita
Produkzioa: Farmamundi
Gidoia eta edizioa: Itxaso Díaz
Droia: Raúl Fernández de Pinedo
Musika originala: Isabel Fernández Riviriego
Soinuaren muntaketa eta nahasketa: Xanti Salvador
Bideoaren postprodukzioa: Alex Argoitia
Grafismoa eta kartelak: Querida Duska,

Emakumeak

Cecilia

“Ezin nien gurasoei gertatutakoa kontatu, nire kulturan tabua baita bortxaketei buruz hitz egitea”

Elyseen

“Emakumeak umiliatu nahi zituzten seme-alaben aurrean. Hori besterik ez"

Rafiki

“Errefuxiatu gisa bizi bagara ere, lehen oso bizimodu normala bizi genuen, ereiten eta uzta biltzen, jaten eta bizitza ona izaten”

Diana

“Sentitzen dudala esan nahi diet. Sentitzen dut gertatu zaiguna, eta haiek ere sendatzea nahi dut”

Jeanine

“Inork ez luke amore eman behar bizitzan, aurre egin beharreko erronkak gorabehera”

Matesera

“Erronka horietatik eta sortu dituzten oroitzapenetatik igaro arren, bizitzak oraindik jarrai dezake”

Lorpenak eta borrokak

La violencia en la República Democrática del Congo ha provocado el desplazamiento de millones de personas, muchas de las cuales han buscado refugio en países vecinos como Kenia y Uganda.

Farmamundi trabaja junto a cuatro organizaciones locales en una estrategia regional para la atención de situaciones críticas de salud pública, incluida la violencia sexual, causadas por la crisis humanitaria de la República Democrática del Congo. Estas organizaciones son Programme de Promotion des Soins pour la Santé Primaire (PPSSP), Foundation for Health and Social Economic Development Africa (HESED), Emesco Development Foundation y African Humanitarian Action (AHA), que centran sus esfuerzos en prevenir y dar respuesta a los casos de violencia contra las mujeres, y ofrecen atención psico-sanitaria y social a las supervivientes.

Existe una necesidad real de políticas para proteger a las mujeres, leyes que supongan soluciones duraderas, ya sea apoyando a las supervivientes en lo relativo al sistema sanitario o dotando de más recursos a las organizaciones que velan por sus derechos y las acompañan en el proceso de reconstrucción de sus vidas.

Eunice Ngwawe es la directora ejecutiva de la Fundación para la Salud y el Desarrollo Socioeconómico HESED Africa, que trabaja en Kenia con las personas refugiadas originarias de la ciudad de Aba en la República Democrática del Congo.

En HESED se preocupan por las situaciones de desplazamiento forzado y la falta de acceso a la salud en áreas rurales. Es por eso que junto a Farmamundi priorizan en Kenia la ampliación de servicios de salud comunitaria y la prevención y orientación sobre salud sexual y reproductiva, centrándose en la prevención y control del VIH/SIDA y de la violencia basada en género.

Conoce de la mano de Eunice las luchas y los logros de las mujeres en el camino para restituir sus derechos y terminar con la violencia sexual.

Cajón Materiales

Video

Sylvie, psikologoa

Sylvie Vulambiré bi seme-alabaren ama da, eta PPSSPko psikologo klinikoa nahiz proiektuetako eragilea da. Bere lanak indarkeria sexualeko emakume bizirauleei laguntzea dauka helburu, ondorio fisiko eta emozional sakonak dituen arazoa dela kontuan hartuta. Bideo honetan, Sylviek azaldu egingo du PPSSPk laguntza integrala eskaintzen duela, behar besteko oztopoak gainditzeko eta, horrela, gatazketan nahiz lekualdaketetan osasunerako eta laguntza psikosozialerako zerbitzuak eskuratu ahal izateko.

SEE
Document

EU Voces y Derechos: La Realidad de las Mujeres Sobrevivientes en la RDC

Esta propuesta tiene como fin facilitar la implementación de herramientas didácticas que generen un entorno de aprendizaje motivador a alumnado de Formación Profesional del área Sociosanitaria, para promover el conocimiento de la ciudadanía en materia de derecho a la salud, derechos sexuales y reproductivos y defensa de los derechos humanos, desde un enfoque participativo y educativo. Sin embargo, el diseño de las actividades y las temáticas tratadas son susceptibles de ser trabajadas en otros ámbitos educativos de Formación Profesional, Educación Secundaria Obligatoria, Bachillerato y otros planes académicos de educación superior.

Video

Joséphine, osasun-sustatzailea

Joséphine Masika Siriwayori “aholkuak ematen dituen izekoa” esaten diote maitasunez, eta, 2008. urteaz geroztik, FEPSIren lanaren inguruan sentsibilizatzea dauka zeregin nagusi. Erakunde horrek, hain zuzen ere, lekualdatuei, hondamendi naturaletako biktimei, indarkeria sexualeko bizirauleei eta GIB/HIESA dutenei laguntzen die. Bideo honetan, Joséphinek lehenengo lerroan bizi izan duen esperientzia partekatuko du: FEPSIk erkidego horiei emandako heziketa eta laguntza, osasun-zerbitzuak lortzeko orduan gainditu behar dituzten erronkak eta euren landa-lana hobetzeko funtsezko estrategiak.

SEE
Video

Ketya, eskubideen defendatzailea

Ketya Kavira Makasi ama ezkongabea eta arrain-saltzailea da. Indarkeria sexualeko gazte biziraulea da, eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Butembon bizi da. Bideo honetan, azaldu egingo du emakumeek segurtasun-faltari aurre egin behar diotela etengabe, eskualde horretan talde armatuak daudelako. Ketyak nabarmendu egingo du zeinen garrantzitsuak diren emakumeen eskubideak defendatzen dituzten elkarteen lana eta Collectif des Femmes Journalistesen funtsezko zeregina. Izan ere, komunikazioaren bitartez, erkidegoa sentsibilizatzea eta orientatzea dauka xede nagusi, indarkeria sexualeko kasuei aurre egiteko moduen berri eduki dezan.

SEE
Video

Esperance, ekintzailea

Esperance Kavugho Muliwavyo ama eta indarkeria sexualeko biziraulea da, eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Butembon bizi da. Bideo honetan, partekatu egingo du bere herrialdeko segurtasun-faltaren ondorioz bertan behera utzi behar izan duela nekazaritza eta merkatari moduan berrasmatu behar izan dela. Bertan, honako hauxe du hizpide: indarkeria sexualaren ondorioak, jaso duen laguntza sanitarioa eta etorkizunari begira daukan ikuspegia. Bien bitartean, aurrera egiteko lan egiten jarraitzen du

SEE
Video

Ernestine, biziraulea

Ernestine Masika Musafiri indarkeria sexualeko biziraulea da, eta Kongoko Errepublika Demokratikoko Butembo auzoan bizi da. Bideo honetan, hain egoera zailean berak eta bere familiak gainditu behar izan zituzten erronkei buruzko lekukotasuna partekatuko du. Horrez gain, azaldu egingo digu nola ezagutu zituen FEPSIko zerbitzuak eta nolako arreta eman zion bertako psikologoak. Izan ere, laguntza-sare hori funtsezkoa izan da onera egiteko eta gainditzeko bizi izan duen prozesuan.

SEE