Adjumani
Babesari: duintasunari eta bizikidetzari buruzko argazkiak
Erakusketa birtual honek jatorriz Hego Sudangoak diren zenbait iheslariren bizitzarekin, duintasunarekin eta bizikidetzarekin lotutako historiak biltzen ditu. Beren etxeetatik irten zirenetik bidean aurkitu dituzten eragozpenak islatzen dituzte historia horiek, baina, aldi berean, zailtasunak gainditzean, erresilientzian eta borrokan oinarritutako beren esperientziak ere erakusten dituzte. Hainbat lagunen lekukotasunak ezagutzera gonbidatzen zaitugu, Poni, Aluel, Gune, Jork, Sabina, Okello, Geofrey, Ruba, Dudu eta Alafirenak, zehazki.
Erakusketa hau Farmamundiren ekimena da, Emesco erakundearekin lankidetzan garatua eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatua, proiektu honen barnean: “Hego Sudango gatazkaren ondoriozko krisi humanitarioak kaltetutako biztanleen osasun-eskubidea babesten eta gauzatzen laguntzea”
Adjumanin, biztanleria errefuxiatua biztanleria osoaren %49 da.
Ugandan dauden errefuxiatuen %15,3 Adjumani barrutian bizi dira, eta horrela bihurtzen da herrialdeko errefuxiatu gehien hartzen dituen bigarren barrutia, Yumberen atzetik bakarrik (han %16 bizi dira).
Barrutiko asentamenduek guztira 228.797 errefuxiatu hartzen dituzte; kopuru hori ia tokiko egungo biztanleriaren parekoa da (237.400 pertsona).
Babes-eskubidea defendatzea, hainbat xedetarako…
Berriro etxe bat izateko
Ongizatea eta osasuna berreskuratzeko
Erresilientzia ikasteko
Elkartasuna agertzeko eta justizia globalean laguntzeko
Ugandako errefuxioaren erretratuak
Poni eta Aluel elkarrekin ari dira ikasten Elemako eskolan, eta bankari eta sendagile izan nahi dute.
Sentsibilizazioak eta babesak genero-indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei nola laguntzen dieten agerian jartzen duten bi emakume dira Sabina eta Okello.
Gune haurdun dagoen emakume bat da (8 hilabeteko dago), eta lan-arloan etorkizun hobea eraiki nahian dabil.
Ruba, Dudu eta Alafi osasun-sustatzaileak dira, eta komunitatearen ongizatea zaintzen dute.
Jorkek herren handia du, baina, zailtasunak zailtasun, bizirik jarraitu nahi du, eta bere seme-alaben bizitza hobetu
Geofrey tokiko biztanle bat da, barrutira iritsi diren iheslariekin batera bizi dena, eta esker oneko ageri da haiekin.