Emakumeen genitalen mutilazioa - Tatu-lotura
Emakumeen genitalen mutilazioa

Emakumeen genitalen mutilazioa: eraldatzeko entzutea.

Euskadin bizi diren emakume afrikarren ahots horiek agerian usten dute zer oztopok zailtzen dituzten oraindik prebentzioa, arreta eta beren eskubideak benetan baliatzea. Funtezko zerbait ere erakusten dute: emakume horiek dagoeneko aldaketa bultzatzen ari dira.

Zer ikertu dugu?

Farmamundik azterlan bat bultzatu du Euskadin bizi diren emakume afrikarrek genero-indarkeriaren eta emakumeen genitalen mutilazioaren inguruan dituzten esperientziak ezagutzeko.

Ikerketak emakume horien esperientziak, beharrak eta proposamenak aztertzen ditu, prebentzioa, arreta eta babesa hobetzeko, giza eskubideetan, genero-ikuspegian, kulturartekotasunean eta intersekzionalitatean oinarritutako ikuspegitik.

Euskadin bizi diren 34 emakume afrikarrek parte hartu dute ikerketan.

Osasunaren, gizarte-arloaren eta nazioarteko lankidetzaren esparruetako profesionalek ere parte hartu zuten, eta emaitzak modu parte-hartzailean kontrastatu eta baliozkotu ziren.

Azterlanak agerian uzten duena

«Mutilatuta ez bazaude, beldur zara etorkizuneko senarrak baztertuko ote zaituen»

Emakumeen genitalen mutilazioa emakumeen autonomia eta eskubideak mugatzen dituzten gizarte-arauei eta botere-harremanei lotuta dago.

«Bizitza osorako mina da»

Ondorio fisikoek, emozionalek eta psikologikoek urte luzez iraun dezakete, eta ongizatean, harremanetan eta sexualitatean eragina izan dezakete.

“Emakume askok isilik sufritzen dute, inork ez dielako azaldu laguntza eska dezaketela”

Eskubideen inguruko ezjakintasunak, arreta- eta babes-ibilbideen konplexutasunak eta koordinazio faltak zaildu egiten dute oraindik arreta eta babesa eskuratzea.

«Honetaz hitz egiteak asko laguntzen du. Lehen inork ez zuen hitz egiten»

Kulturarteko gaitasuna eta espazio seguruak funtsezkoak dira arreta errespetuzkoa eta egokia eskaintzeko.

«Ez dugu nahi gure alabak gauza bera pairatzea»

Parte-hartzaileek funtsezko zeregina dute prebentzioan, laguntzan eta beren familia eta komunitateetako eraldaketan.

Ekintzarako ibilbide orria

Azterlanak neurri zehatzak proposatzen ditu administrazio publikoentzat, osasun-sistemarentzat, gizarte-zerbitzuentzat, komunitate-erakundeentzat eta prestakuntza- eta ikerketa-eremuetarako.

Gomendioek koordinazioa, prestakuntza espezializatua, oztopoak murriztea, arreta integrala eta emakumeen beraien parte-hartze aktiboa jartzen dituzte erdigunean.

Ekintzara igarotzeko hamar gako

Prebentzioan, arretan eta eskubideen bermean aurrera egiteko gako nagusiak biltzen dituen baliabide labur eta praktikoa