“Strengthening Protection and Health: Addressing SGBV and Sexual & Reproductive Health in Refugee Contexts in Uganda”  - Tatu-lotura

“Strengthening Protection and Health: Addressing SGBV and Sexual & Reproductive Health in Refugee Contexts in Uganda” 

Farmamundik, Emesco Development Foundationek eta African Humanitarian Actionek Makerereko Unibertsitatearen laguntzaz egin zuten nazioarteko mintegi hau: Babesa eta osasuna indartzea: Ugandako babes-testuinguruetan sexu-indarkeriari, genero-indarkeriari, sexu-osasunari eta ugalketa-osasunari aurre egitea”.

Topaketa Makerereko Unibertsitateko (Kampala) Osasun Publikoko Eskolan  garatu zen, eta, bertan, osasun-langileak, nazio-mailako zein nazioarteko erakundeetako ordezkariak, segurtasun-indarrak, lege-aholkulariak eta erakunde humanitarioak bildu ziren, errefuxiatuen babesari eta osasunari buruzko esperientziak partekatzeko, baina, batez ere, sexu-indarkeriako emakume bizirauleak kontuan hartuta.

Laster, ondorioei eta gomendioei buruzko laburpen-agiria partekatuko dugu, eta tokian tokiko zein nazio-mailako eraginerako material moduan erabili ahal izango da. Bien bitartean, baduzu mintegia Youtuben dugun kanalean berriro ikusterik: